Lurgozok kiwi ekologikoari buruzko saioa egingo du gaur, Astran
Elikagai onak: Kiwi ekologikoa eta tokikoa saioa egingo du Lurgozok gaur, Astran. 18:30ean hasita, kiwiaren ezaugarri eta onurei buruz berba egingo dute. Era berean, Ortutik Ahora Elkarteko kideen laguntzagaz, kiwi ekologikoagaz prestatutako mokadutxoa...
Solasaldian Alex Zubia baserritarra eta kiwi ekoizlea eta Esther Gartzia nutrizionista izango dira hizlariak, eta produktuak dastatu bitartean, bi gonbidatu horiekin ideiak eta iritziak elkartrukatzeko aukera egongo da.
Kiwiaren biologia eta ekologikoan ekoizpena (ekoizpen ekologikoaren arautegiaren arabera) nola egiten den azalduko du Zubiak, eta fruta horrek osasunerako dituen onurak zeintzuk diren kontatuko du, bestalde, Gartziak.
Busturialdean ziurtagiridun hiru ekoizpen ekologiko daude: Ainhoa Suberbiola (Ajangiz), Oxer Bastegieta (Arratzu) eta Lurkoi SAT (Busturia).