Metalezko zein plastikozko kapsulak, etxetresna txikiak, erradiografiak, telefono mugikorrak, kableak, aerosolak, pinturak, disolbatzaileak, pila, CDak eta DVDak…
ohikoak ez diren hondakinak uzteko aukera eskaintzen dute Garbigune Mugikorrek.
Muxikako Kurtzero auzoan dagoen Garbigune Mugikorra.
Garbikerrek jarritakoak dira metalezko edukiontzi garraiagarriok, eta datozen aste eta hilabeteetan Busturialdeko zenbait udalerritan egongo dira. Muxikan eta Ajangizen bariku honetara arte daude. Beranduago,
Bermeon, Busturian, Ean, Errigoitin, Foruan, Gautegiz Arteagan, Kortezubin, Morgan, Mundakan, Muruetan, Nabarnizen eta Sukarrietan ere jarriko dituzte.
Herritarren artean
birziklapena bultzatzeko asmoz abiatu zuen proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak. 82 udalek egin zuten euren herrietan jartzeko eskaria. Azaroaren erdialdera Iurretan jarri zuten lehenengoz Garbigune Mugikorra, eta ordutik udalerriz udalerri egon dira.
Baserri baten itxura duen 2
x 1,20
x 3,80 metroko edukiontziek erabilera egokia bermatzeko informazioa dute alboan. Herritarrei garbigune mugikorrak jarri baino astebete lehenago jakinaraziko zaie, hondakinak biltzeko denbora izan dezaten. Astelehenetik barikura egongo da edukiontzia udalerri bakoitzean (gehienez astebete), epe hori igarotakoan biltzeko, husteko eta beste leku batean kokatzeko.
Ajangizeko Mendieta auzoan dagoen Garbigune Mugikorra.