'(Des) kontrolatuta?' antzezlana eskainiko dute domekan
MENDEXA // Domekan (Des)kontrolatuta? antzezlana ikusteko aukera edukiko dute mendexarrek. Emankizuna udaletxeko ganbaran izango da, 18:00etatik aurrera. Iratxe Urkiagak sortu eta Itziar Ituño zuzendari duen antzezlanak terapeuta eta paziente baten ar...
MENDEXA // Domekan (Des)kontrolatuta? antzezlana ikusteko aukera edukiko dute mendexarrek. Emankizuna udaletxeko ganbaran izango da, 18:00etatik aurrera. Iratxe Urkiagak sortu eta Itziar Ituño zuzendari duen antzezlanak terapeuta eta paziente baten arteko gorabeherak azaltzen ditu. Karmele Larrinaga eta Urkiaga bera dira antzezleak. Pabiloi 6ko VI. Antzerki arinerako sortutako gidoia da, eta Publikoaren saria eta Interpretazio onenaren saria irabazi zituen.