'Kabareta 2 txu', «mundiala!»
Beste behin ere, arrakastatsua izan da Beikozinik ekoitzitako 'Kabareta 2 txu' ikuskizuna. Lau egunetako sarrera guztiak agortu eta gero, urtarrilaren 4an eta 5ean ere ikusi ahalko da.Mundiala. Ikusleen iritziz horrelakoxea izan da Ondarroako Beikozini...
Beste behin ere, arrakastatsua izan da Beikozinik ekoitzitako ‘Kabareta 2 txu’ ikuskizuna. Lau egunetako sarrera guztiak agortu eta gero, urtarrilaren 4an eta 5ean ere ikusi ahalko da.
Mundiala. Ikusleen iritziz horrelakoxea izan da Ondarroako Beikozinik ekoitzitako eta lau egunetan eskaini duen Kabareta 2 txu afari-ikuskizuna. Egun guztietako sarrerak agortu egin ziren, eta jendea ikusteko gogoz geratu dela eta, orain, urtarrilaren 4an eta 5ean ere eskainiko dituzte emanaldiak.Ikuskizuna dibertigarria eta entretenigarria izan dela esan dute ikusleek; ikustekoa dela diote. «Lehenengoa ere ikusi bagenuen ere, bigarrenak ere harritu egin gaitu».
Urtarrilaren 4an eta 5ean ere 21:30ean izango da emanaldia. Sarrerak Beikozinin bertan erosi ahal dira. Eta kanpotik datozenek telefonoz deituta lortu ahal dituzte: 619 42 49 74. Sarrerak 45 euro balio ditu. Prezioaren barruan sartzen dira bai afaria eta baita ere ikuskizuna.