Hamahirugarren aldiz, Tubi izan da Euskadiko lasto botatzean onenetan onena
Mutriku Sokatira Taldeko Jose Martin Bustinza Olabarri Tubi-k hamahirugarrenez irabazi du Euskadiko lasto botatze txapelketa. Txapelketa Aulestin jokatu zuten lehen aldiz 2006an. Orduz geroztik, Tubi da jaun eta jabe.Aurten ere nagusitasun osoarekin ir...
Aurten ere nagusitasun osoarekin irabazi du. 6,40 metroko marka lortu zuen zapatuan, Diman; bigarren sailkatuak baino 70 zentimetro gorago jaurti zuen hamabi kiloko lasto fardoa. Haren atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Andde Arbenoitz (5,70 metro) eta Mikel Agirre ondarrutarra (5,30 metro).
Mutriku Sokatira Taldeko Ekaitz Salcedok, beste alde batetik, laugarren postuan amaitu zuen, 5,20 metroko marka lortuta, eta Patxi Ituartek zortzigarren amaitu zuen, 4,80 metroko marka eginda.