Etxaniz eta Arrizabalaga bikote, Bizkaiko lehen Larru-Paletako Torneoan
Asteburuan hasi da jokoan Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Andrazkoen larru-paletako I. Bizkaia Torneoa. 12 pilotarik parte hartuko dute, 6 bikotetan banatuta, eta euren artean egongo dira Leire Etxaniz etxebarritarra eta Olatz Arrizabalaga gernika...
Joan den zapatuan hasi zuten norgehiagoka Etxanizek eta Arrizabalagak. Txapelketako bi partida jokatu ziren Arrizabalaga-Etxaniz eta Araiztegi-Mendizabalen artekoa alde batetik, eta Irazustabarrena-Huici eta Larrarte-Erasunen artekoa, bestetik. Horiek bezala, torneoko zazpi partidak Bizkaia frontoian jokatuko dira.
Ez dute txapelketa ondo hasi Arrizabalagak eta Etxanizek. 8 tantoko hiru set jokatu zituzten, eta 8-4, 8-6 eta 8-1 galdu zituzten hirurak. Datorren zapatuan edukiko dute bigarren aukera, 11:00etatik aurrera jokatuko den torneoaren bigarren jardunaldian. Bi partida egongo dira: Ibañez-Laura Saez eta Arrizabalaga-Etxaniz bikoteen artekoa eta Nagore-Maria Saez eta Larrarte-Erasun bikoteen artekoa. Horretarako prestatuago joateko ahalegina egingo dutela adierazi dute Etxebarriko eta Gernika-Lumoko palistek.
Finala, abenduaren 29an
Hirugarren jardunaldia abenduaren 22an izango da. Azken horretan Ibañez-Laura Saez eta Araiztegi-Mendizabal bikoteak eta Irazustabarrena-Huici eta Nagore-Maria Saez bikoteak neurtuko dira. Finala, berriz, abenduaren 29an izango da.
Andrazkoen Eskupilotako I. Bizkaia torneoan egin zen bezala, larru-paletakoan parte hartzeko ere kiroletako lan kontratua edukiko dute pilotariek, lehenengoz.