Konfiantzaz egingo dio aurre Olatz Arrizabalagak finalari
Olatz Arrizabalaga Gernika-Lumoko pilotariak konfiantzaz aterako da kantxara domekan Emakume Master Cup txapelketako lau t'erdiko Lehen mailako finala jokatzera.Txapelketan parte hartzen duen lehenengo aldia du aurtengoa, eta ibilbide ezin hobea izan d...
Txapelketan parte hartzen duen lehenengo aldia du aurtengoa, eta ibilbide ezin hobea izan du; partida guztiak irabazita heldu da final handira Gernika-Lumoko gaztea. Finalean aurkari edukiko duen Patri Espinar usansolotarra ere lehen aldiz aritu da Emakume Master Cup txapelketan, beraz, biak dira berriak domekako finalean; Azkoitiako pilotalekuan jokatuko dute, 12:00etatik aurrera.
Txapela janztea zaila izango dela, baina dena ematera aterako dela adierazi du: «Konfiantzaz nago, baina ez naiz oharkabetu behar momentu batean ere». Finalaren aurkezpenean argi laga zuen Espinar mendean hartzeko «ehuneko ehuna edo gehiago» eman beharko duela, baina gernikarra prest dago datorrenari aurre egiteko.
Promoziokoaren ostean
Lehenengo Promozio mailako partida jokatuko dute Oihana Orbegozok eta Amaia Aldaik, eta hori amaitutakoan iritsiko da Arrizabalagaren eta Espinarren txanda. Lau pilotariek aitortu dutenez, txapelketa hasi zenean baino hobeto daude finalaren atarian.
Txapelketa guztian 92 pilotarik parte hartu dute, eta 165 partidu jokatu dituzte.