Markina-Xemeingo Helduen II. Trikitixa Txapelketa abiarazi dute
Abenduaren 31ra arte edukiko dute bikoteek txapelketan izena emateko aukera. Maiatzaren 11n ospatuko den Baserri Egunean egingo da txapelketaren finalaIazko txapelketak izandako arrakasta ikusita, 2019an bigarren trikitixa txapelketa antolatzea erabaki...
Abenduaren 31ra arte edukiko dute bikoteek txapelketan izena emateko aukera. Maiatzaren 11n ospatuko den Baserri Egunean egingo da txapelketaren finala
Iazko txapelketak izandako arrakasta ikusita, 2019an bigarren trikitixa txapelketa antolatzea erabaki dute Markina-Xemeingo Udalak eta Jai Batzordeak. Helduen norgehiagokari kolpeko diote oraingoan ere, eta, hortaz, parte hartzeko ezinbesteko baldintza izango da 22 urte beteta edukitzea edo 2019an 22 urte betetzea.Eneko Arratek eta Itsaso Zubizarretak jakitera eman dutenez, trikitilari eta pandero jotzaile batek osatutako bikoteek parte hartu ahalko dute txapelketan. Izena ematen dutenen kopuruaren arabera, bi edo hiru kanporaketa jokatuko dira aurretik, eta finala 2019ko maiatzaren 11n izango da Uni frontoian, Baserri edo Okela Egunean. «Gaur egun Euskal Herrian antolatzen diren helduen trikitixa txapelketak gero-eta urriagoak direla ikusita, trikitilariak ezagutzera eman eta dagoen maila erakustea da txapelketaren helburua, trikitixaren munduari bultzada bat emanez».
Zortzi bikotek parte hartuko dute finalean, eta hiruna pieza jo beharko ditu bakoitzak. Bi aukera izango dituzte parte hartzaileek: trikitixa, arin-arina eta balsa edo rantxera euskarazko hitzekin edo porrusalda, fandangoa eta balsa edo rantxera euskarazko hitzekin.
Finalera ailegatzen diren zortzi bikoteek edukiko dute saria, eta kanporaketetan parte hartu eta finalerako sailkatzen ez diren bikoteek ere dietak jasoko dituzte.
Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek mezu bat bidali behar dute mxtrikititxapelketa@gmail.com helbide elktronikora, izen-abizenak, jaiotze data, herria eta harremanetarako telefono bat zehaztuz. Abenduaren 31ra arte eman daiteke izena.