Jose Mari Urriolausokoak 100 urte bete ditu
Markina-Xemeingo Lezan baserriko Jose Mari Urriolausokoa Lauzirikak 100 urte bete ditu, eta urtebetetzea ospatzeko omenaldi txiki bat egin zioten domekan, bere egunean bertan. Udalak haritz bat oparitu dio, eta Juanjo Txurruka alkatearen bisita ere edu...
Markina-Xemeingo Lezan baserriko Jose Mari Urriolausokoa Lauzirikak 100 urte bete ditu, eta urtebetetzea ospatzeko omenaldi txiki bat egin zioten domekan, bere egunean bertan. Udalak haritz bat oparitu dio, eta Juanjo Txurruka alkatearen bisita ere eduki zuen goizean etxean. Egun batzuk lehenago eraman zioten zuhaitza Urriolausokoari, eta jada landatuta zeukaten domekarako. Udal ordezkarien bisitagaz gain, familiakoena ere eduki zuen, eta bazkariagaz ospatu zuten egun handia.