Gernikako Adierazpena aurkeztu dute ezker abertzaleko kideek
Espainiako Konstituzioaren 40. urteurrenaren bezperan, independentzia, sozialismoa eta feminismoa aldarrikatu dituzte. Egungo marko juridikoa kritikatu du RodriguezekIndependentziaren, sozialismoaren eta feminismoaren aldeko adierazpena egin zuen Sortu...
Espainiako Konstituzioaren 40. urteurrenaren bezperan, independentzia, sozialismoa eta feminismoa aldarrikatu dituzte. Egungo marko juridikoa kritikatu du Rodriguezek
Independentziaren, sozialismoaren eta feminismoaren aldeko adierazpena egin zuen Sortuk Gernika-Lumon, domekan.Ezker abertzaleko ehundik gora kide historikok eta gaur egungo arduradunak batu ziren Merkatu Plazan, «faxistek Gernika bonbardatu eta 81 urtera; 1978ko Espainiar konstituzioa euskal herritarroi inposatu eta 40 urtera».
Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek irakurri zuen Gernikako Adierazpena deitu diotena, espainiar konstituzioaren 40. urteurrenaren bezperan.
Rodriguezek esan zuen bazekitela Espainiako konstituzioak ez zuela «ez benetako demokraziarik ez benetako justiziarik ez eta benetako bakerik» ekarriko Euskal Herrira.
Gaineratu zuen 1978ko konstituzioak Frankismoak ezarritako bi oinarriak bere egiten dituela: Espainiaren Batasuna eta kapitalismoa. «Gaur diogu 40 urteotako ibilbideak argi utzi duela Konstituzio honen eta 78ko erregimenaren izaera inposatzailea, antidemokratikoa eta bortitza. Gaur diogu denborak arrazoia eman digula, ezker abertzaleak duela 40 urte bere analisi politikoan bete-betean asmatu zuela, gaur analisi horrek inoiz baino gaurkotasun handiagoa duela, eta gaur askoz ere gehiago garela analisi horregaz bat egiten dugunak: euskal gizartearen gehiengoa, Kataluniako gizartearen gehiengoa eta espainiar estatuko sektore sozial zabalak».
«Frankismoa errotuta»
Egun dagoen marko juridikoa ere kritikatu zuen Sortuk. Frankismoak egungo sistemaren muinean errotuta jarraitzen duela esan zuten, eta oinordekotza hori espainiar eskuinaren neofalangismoaren eskutik suspertzen ari dela azpimarratu zuten, espainiar ezkerraren aldetiko oposizio irmorik gabe. Rodriguezek gaineratu zuen «Euskal Herriak benetako demokrazia, justizia, askatasuna eta bakea ezagutuko baditu, frankismoaren oinordekotzarekiko, 78ko erregimenarekiko, haustura demokratikoa ezinbestekoa» dela. Gehitu zuen «haustura hori ez dela Espainiar Estatutik etorriko», horretarako baldintzarik ez dagoela iritzita: «Haustura hori estaturik gabeko nazioen eskutik etorriko da».
Errepublikak sortzeko bidean dei argia egin zien Rodriguezek espainiar estatuaren menpeko nazio senideei: «Geure arazoen irtenbideak izendatzaile komun bat dauka: burujabetza. Errepublika independente, sozialista eta feminista bana eraiki ahal izateko behar duguna. Izan ere, halako errepublika batek soilik berma baitezake burujabetza bere sakontasun eta irismen osoan. Bada, indarrak batzeko garaia da, geure herrien arteko elkarlanetik soilik etorriko baitira hitz larriz idatzitako justizia, demokrazia, askatasuna, berdintasuna eta bakea».
Euren artean ez dauden militante guztiak gogoan eduki zituzten Sortukoek, eta etorkizunera begira, Euskal Herriak bakea eta askatasuna lortuko di- tuela nabarmendu zuten: «Herri honek lortuko du estatu independente, sozialista, feminista eta euskaldun bat».