Euskararen ahairea jolas hartuta hizkuntza dantzan

Olgetan. Horrela errotu nahi dute eta belaunaldien artean zabaldu euskara. Txikienei transmititzean dago gakoa, eta, horretarako, abenduaren 3a datorrela baliatuta, Euskararen Egunari mingaina dantzan jarrita emango diote ondoetorria.

Gernika-Lumoko Urdaibai Eskola elkarteak 2013 eta 2015 urteen artean jaiotako neska-mutilei eta gurasoei zuzendutako ekintza antolatu du domekarako. Hirugarren eta azkenengo saioa izango da.

17:00etan hasiko dira frontoian giro euskaldunean adin tarte horretarako beren-beregi prestatutako ekintzen bitartez euskararen presentzia areagotzea helburu duen jolasa.

EUSKARAREN EGUNEKO EGITARAUA, HERRIZ HERRI

Hitzen jolasak ez dauka adinik, eta horren adibide dira Gernika-Lumoko Elai-Alai areto txikian egingo duten Uxue Alberdiren Jenisjoplin liburuaren 11 orduko irakurraldia, Etxebarrian egiten ari diren euskarazko hitzik politena aurkitzeko jolasa eta Ondarroan egingo duten Ti-Ta baten jolasa.euskara olgetan errotu

Berbalagunek gonbidatuta, Gernika-Lumoko zein inguruko herrietako hainbat lagun bertaratuko dira txandan-txandan Jenisjoplin irakurtzera. Ekintza horrek ere bere ibilbidea egiten jarraitzen du azken urteetan.

Ahozkotasuna lantzen. Etxebarrian zapatura arte eduki zuten herritarrek proposamena udaletxean aurkezteko aukera. Bihar egingo dute lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, eta, zelan ez, hitzekin jolas egingo dute, bertsoak, txotxongilo ikuskizuna, abestiak eta musika baliatuz. Herri bakoitzak badauka bere euskalkian xarma berezi bat errotuta, eta horrek lehiaketa hazteko balio izan die.

Ondarroan nagusi eta gazteek denek batera emango diote amaiera Euskararen Egunari. Azken urteetan ohikoa ari da bihurtzen Euskararen Eguneko danborrada, eta jendetza batzen da Guk euskaraz, zuk zergatik ez? abestiari dabor hotsekin lagunduz herriko kaleetan.

Baina horren aurretik, Ti-Ta baten jolasa egingo dute ikastetxeetan. Minutu bat emango diete ikasleei gai jakin bat prestatzeko, eta, ostean, minutu inguruko jarduna egin beharko dute, esandakoa errepikatu barik: “Ahozkotasuna lantzea du helburu, eta jatorrizko ideia BBC telebista kateko programa batean dago”.

EUSKARAREN EGUNEKO EGITARAUA, HERRIZ HERRI

Garrantzitsua da jardun horretan berbak ez errepikatzea, etenik ez egitea eta gaitik ez desbideratzea. Jardun hori egokia izan edo ez baloratzeko epaimahai bat egongo da, eta azpimarratu dute sortu ohi diren errakuntzek ondo pasatzeko aukera ematen dietela gaztetxoei.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend