Bizkaiko Hotsak organo jaialdia, Markina-Xemeinen eta Ondarroan
Mar Vaquek Vivaldi, Mozart, Widor eta Litaiz maisuen piezak joko ditu Markina-Xemeinen. Ondarroako organoaren 150. urteurrena ospatuko duteDiego de Amezua Bizkaiko Organoen Lagunek antolatu duten Bizkaiko Hotsak 2018 Diego de Amezua XIII. Organo jaiald...
Mar Vaquek Vivaldi, Mozart, Widor eta Litaiz maisuen piezak joko ditu Markina-Xemeinen. Ondarroako organoaren 150. urteurrena ospatuko dute
Diego de Amezua Bizkaiko Organoen Lagunek antolatu duten Bizkaiko Hotsak 2018 Diego de Amezua XIII. Organo jaialdiaren kontzertuekin gozatzeko aukera egongo da asteburuan, Markina-Xemeinen eta Ondarroan. Lehenengoz zikloaren kontzertuetan sartu da Markina-Xemein, eta horrela, gaur, 20:00etan, Xemeingo Andra Mari elizan, Mar Vaque 24 urteko organo jotzaile katalanaren emanaldia entzuteko aukera egongo da.Bestalde, Ondarroako organoaren 150. urteurrena dela eta, (Aristide Cavaille-Collek eraiki zuen 1868), Miriam Cepeda Begoñako basilikako organo jotzaileak eta Luis Alberto Requejo Bilbao Orkestra Sinfonikoko klarinete jotzaileak kontzertu berezia eskainiko dute bihar, 20:00etan, Ondarroako Andra Mari elizan. Sarrera doakoa izango da emanaldi bietan, eta kontzertua elizetan jarriko dituzten pantailetan proiektatuko dute.
Mar Vaquek zazpi urtegaz hasi zituen piano ikasketak Elisenda Monne eta Natalia Oterino maisuekin. Pianoko Gradu Profesionala amaitzerakoen Ohorezko saria lortu zuen. Organoa jotzen 2011n hasi zen, Jordi Verges eta Jonathan Carbo maisuekin. Bakarlari gisa, nazioarteko organo jaialdi garrantzitsuenetan aritu izan da, hala nola, Alemanian, Andorran eta Frantzian. Sari ugari ere eraman ditu, besteak beste, 2015 urtean Alemaniako Joseph Gabler Nazioarte mailako lehen saria irabazi zuen. Programari dagokionez, Vivaldi, Mozart, Charles-Marie Widor eta G. Litaizeren piezak joko ditu, eta kontzertua ezusteko bategaz amaituko dela aurreratu dute.
Ondarroako programa
Hurrengoa izango da, berriz, Ondarroako errepertorioa: A. Corelliren Sonata Fa maior 10 (klarineteak lagunduta), S. Rachnivoven Vocalise (klarineteak lagunduta), E. Gigouten Scherzo, J. Rheinbergen Cantilene (klarineteak lagunduta), Th. Dubois-en Offertoire 4, C. Saint-Saens-en Le Cygne (klarineteak lagunduta), E. Gorosarriren Carillon, E. Torresen Berceuse, G. Rossiniren Introduccion, tema y variaciones (klarineteak lagunduta).