Argazki lehiaketara abenduaren 5era arte aurkeztu daitezke lanak
Urtero egiten dute egutegien erreketa urteari amaiera emateko eatarrek, eta aurten ere bat erretzeagaz batera, beste bat sortzeko argazki lehiaketa egingo dute. Herritarrek egindako argazkiekin sortu nahi dute udalerriko egutegia. Argazkiak aurkezteko ...
Aurkeztutako argazkiak originalak eta bakoitzak egindakoak izan beharko dira, eta argazkizale bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, kultura.ea@bizkaia.org helbide elektronikora bidalita.
Auzoen arteko parekidetasuna bultzatuko dute lehiaketan, eta maiatzari dagokion argazkia Haizeder eskolarentzat utziko dute.
Gaia librea da, baina beti ere herria ardatz hartuta: «Udako argazkiak, negukoak, paisaiak, animaliak, itsasoa… denak balio du».