Hauteskundeetarako zerrenda osatzeari ekin dio Mutrikuko EH Bilduk
Mutrikuko EH Bilduren 2019ko udal hauteskundeetara aurkeztu beharreko zerrenda proposatzeko eta aukeratzeko parte hartze prozesua zabalik dagoela adierazi dute. «Horretarako, nahikoa izango da mutrikuehbildu@gmail.com helbidera posta elektroniko bat b...
Erroldan izena eman nahi dutenek, gainera, horretarako aukera izango dute bihar 19:00etatik aurrera Beheko Plazan jarriko den mahaian. «Dagoeneko 200 lagunek eman dute izena, eta 300 baietz lelopean ari gara lanean». Alkategaia lehenengo, eta geroago zerrenda osoa bozkatzeko aukera egongo da telematikoki edo era presentzialean.
Mutriku 2030 Herri Programa amaitzeko, bestetik, kirola, feminismoa, euskara, jendartea, hezkuntza eta ingurugiroa gaiak landuko dituzte etzi, 11:00etatik 13:00etara, Zabielen. «Finkatuko diren erronka eta helburu horietatik lau urterako helburu eta ekintzaz beteriko 2019-2023 agintaldirako programa osatuko dugu».