Hamabigarren urtez, Hirugarren Adineko Zentroen
XII. Aste Kulturala antolatu dute Gernika-Lumon. Etzi 17:00etan egingo dute lehenengo antzezlana Elai-Alai aretoan gernikarrek, eta eguenean ordu berean antzeztuko dute durangarrek.
Encontramos la solucion lana antzezteko igoko dira taulagainera etzi Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra zentroko kideak. Mila Artetxeren zuzendaritzapean, hamahiru lagunek antzeztuko dute, eta Gure Arbola Zaharra kolara osatzen duten 40 ahotsek girotuko dute aretoa.
Hirugarren Adineko Aste Kulturala ospatu den hamaika urteetan urtero-urtero parte hartu du antzerki taldeak, eta aurten ere, bertan estreinatuko dute azken lana.
Neska talde baten bidaiari buruzko nondik norakoak kontatuko dituzte oholtza gainean. Beraientzako berria den herri bat bizitasunez betetzeko ahalegina egingo dute, eta bertan gertatzen zaizkienak zeintzuk diren erakutsiko dituzte antzerkian.
Gernikarren eguna da eguaztena, baina
eguenean Durangoko Gora ta Gora tadekoak hurbilduko dira Gernika-Lumora horien lekukoa hartzera. Izaskun Asua zuzendari dutela, durangarren antzerki taldeagaz gozatzeko aukera egongo da, 17:00etatik aurrera Elai-Alai aretoan.
No hay mal que por bien no venga lana antzeztuko dute, eta Durangoko Abesbatza izango dute lagun oholtza gainean.
Etapa “berria”. Antzezten eta abesten onenak izatea baino, parte hartzaileen helburua norbere burua balioan jartzea eta aktibo sentitzea da, “bizitasun eta bizipozagaz”.
Burua zein gorputza martxan jartzeko asmoz sortu zuten Gernika-Lumoko Hirugarren Adineko Zentroen Aste Kulturala, eta lanean jarraitzen dute oraindik. “Jubilatu eta gero
bizitzen jarraitzen dugu, ez diogu gauzak egiteari utzi behar. Ondo pasatu eta aktibo sentitu behar gara”, dio Mila Artetxe antzerki zuzendariak.
Etapa berri asko daudela norberaren bizitzan azaldu du Artetxek: “Ilusioagaz bizi behar gara, gozatu egin behar dugu. Ikasketa bukatuta lanean hasten gara, etapa berria zabaltzen dugu. Berdina gertatzen da jubilatu eta gero, momentu berri bati ateak zabaltzen dizkiogu”.
Antzezlanak egiteak jubilatu eta gero badagoela “zer egin” erakusten duela dio zuzendariak, disfrutatzeko eta mugitzeko hamaika aukera daudela, alegia.
Egitaraua
Etzi. 17:00etan, Elai Alai aretoan.
– Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra zentroaren eskutik,
Encontramos la solucion antzezlana. Gidoia/Zuzendaria: Mila Artetxe.
– Korua:?Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra korala. Zuzendaria:?Juan Mari Kaltzada.
Eguena, azaroak 22. 17:00etan, Elai Alai aretoan.
– Durangoko Gora ta Gora antzerki taldearen eskutik,
No hay mal que por bien no venga antzezlana. Gidoia/Zuzendaria: MIzaskun Asua.
– Korua:?Durangoko Abesbatza. Zuzendaria:?Jon Ugarriza.