Otegi, Gernika-Lumon egindako agerraldi batean.
19:30ean, Bermeoko
Nestor Basterretxea aretoan hasiko da Otegiren solasaldia.
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak,
Autonomiatik burujabetzara izeneko hitzaldia eskainiko du. Ekimenean EH Bilduren koordinatzaileak “Zertarako estatus politiko berria EAErako?” galderari erantzuna emango dio, eta autonomia eta subiranotasuna izango dira solasaldian jorratuko dituen arlo nagusiak.
Ana Tere Bengoetxeak aurkeztu eta moderatuko du topaketa, eta jakitera eman dutenez, hurreratzen diren herritarrek euren
iritziak emateko eta galderak egiteko aukera izango dute.
EH Bilduk “bermeotar eta Busturialdeko herritar guztiak” gonbidatu ditu Arnaldo Otegiren hitzaldi horretara.