Espainiako epaileak batzen dituen Foro Judizial Independientearen ordezkaritza batek Gernika-Lumoko Batzarretxea bisitatu zuen atzo goizean. Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentearen gidaritzapean egin zuten bisita. Halaber, Bizkaiko Batzar Nagusiei buruz
Txelu Aurtenetxek emandako solasaldian parte hartu zuten. Batzar Nagusien historia errepasatu zuten, nola sortu ziren eta zelan osatzen diren azaldu zuen Aurtenetxek, bai eta funtzionamenduari eta dituen eskumenei buruzko informazioa eman ere.
Botere banaketa eta botere judizialaren despolitizazioa defendatzen zuten hainbat epailek 2002an sortu zuten aipatu foroa.
30 bat epaile heldu ziren Gernika-Lumora. Izan ere, horiek Bilbon egin zuten 35. Foro Judizial Independientearen Kongresuan parte hartu zuten aurreko astean.
Argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusiak.