Euskara jolasen bidez landuko dute familiek domekan, Jai Alain
Familian euskara errotzeko egitasmoa dakarte, beste behin, URE elkarteak eta Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzuak. Izan ere, 3 eta 5 urte bitarteko umeei eta haien gurasoei zuzenduta dago Euskera Olgetan Errotu programa.Helburu finkoa du ekimenak: esparru...
Helburu finkoa du ekimenak: esparru ez formalean euskararen erabilpena areagotzeko baldintzak finkatzea. Hala, udalerriko guraso eta umeen arteko harremanak ingurune ludiko batean lantzeko bidea jorratzen du Euskera Olgetan Errotu programak.
Hainbat saio
Hiru saio egingo dituzte, azaroaren 18an eta 25ean eta abenduaren 2an, 17:00etatik 20:00etara bitartean, Jai Alai pilotalekuan.
Lehiaketa formatua izango du ekimenak, baina ez du lehiakortasunik bilatzen; hain zuzen, gurasoek umeekin zenbait proba gainditu behar izango dituzte. Txokoetan banatuta, hainbat ekintza eta jolas egingo dituzte Jai Alai frontoian; besteren artean, euskal jokoak, eskulanak edota ipuinak egiten pasatuko dute denbora. Egun bakoitzean, gainera, gai zehatz batean oinarrituko dira probak.
Azaroaren 18an baserriaren eguna izango da; azaroaren 25ean, berriz, herriaren eguna, eta abenduaren 2ko azken egunean jai erroldoia egingo dute, Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian. Egun bakoitzean, gaiari dagozkion elementuak eta hiztegia landuko dituztela jakinarazi dute ekimenaren arduradunek.