Errepidea itxi eta Ipitxarriko bihurgunea egonkortzen hasiko dira astelehenean
Aldundiak esan duenez, bost egunez egongo da itxita Mutriku eta Deba arteko errepidea. Laranga auzora joateko bidegurutzea igaro orduko itxiko dute. Garabia handi bat erabiliko duteMutrikuko Udalak jakinarazi duenez, Mutriku eta Deba arteko errepidea a...
Aldundiak esan duenez, bost egunez egongo da itxita Mutriku eta Deba arteko errepidea. Laranga auzora joateko bidegurutzea igaro orduko itxiko dute. Garabia handi bat erabiliko dute
Mutrikuko Udalak jakinarazi duenez, Mutriku eta Deba arteko errepidea astelehenean itxiko dute. Itxiera, baina, ez da GI-638 errepideko lanen hasieragatik. «Aldundiko teknikariek Ipitxarriko bihurgunea aztertu dute, eta berehala egonkortu ezean, erortzeko arriskua legokeela esan dute. Beraz, puntu zehatz bateko egonkortze lanengatik itxiko dute». Itxieraren arrazoia argi utzi nahi izan du Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkateak.Errepidea Laranga auzora joateko bidegurutzea igaro eta metro gutxi batzura itxiko dute. «Larangako auzotarrek ez dute arazorik edukiko Mutrikuko aldetik joateko».
Hasiera batean, aste hasieran itxi nahi zuten, baina garraio publikoa Galbaixotik pasatu beharko zenez eta hori koordinatu behar zutenez, errepidea aste honetan ez ixtea erabaki zuen aldundiak. Atzerapen hori aprobetxatuta, Mutrikuko Udalak ere aldundiari eskatu zion errepidea itxi aurretik udalari «garaiz» jakinarazteko. «Esan genien guk herritarrak, hornitzaileak… jakinaren gainean jarri beharko genituela, mutrikuarrak garaiz infor- matu nahi genituela». Hala, aldundiko ordezkariak atzo jakinarazi zion udalari astelehenean itxiko dutela.
«Lasaitasun mezua»
Zehaztu duenez, errepidea guztiz itxita bost egunez egongo dela esan zieten. «Astebetez egongo da itxita, beraz, herritarrei lasaitasun mezua helarazi nahi diegu. Denon aldetik borondate pixka bat jarriz gero, konponketa aldi hau arazorik gabe gainditzeko aukera izango dugu. Herritarrek eduki beharko duten pazientziazko jokabidea eskertu nahi dugu».
Egonkortze lanak egiteko, garabia handi bat erabili beharko dutela azaldu du Lizardik. «Aldundiko errepideetako zuzendariak joan den astean adierazi zidan zein den errepidearen egoera, eta esan zidan konponketak egiteko garabia bat erabili beharko zutela. Horregatik itxi behar dute bidea».