Unai Rementeria, berriz Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai
Datorren urteko maiatzaren 26an egingo diren hauteskundeetan Batzar Nagusietarako aurkeztuko dituzten hautagaiak aukeratu ditu EAJk Bizkaiko Herrialde Batzarrean. Bertan, Unai Rementeria Maiz mundakarra hautatu dute, beste behin, Bizkaiko ahaldun nagus...
2015eko uztailean hartu zuen Rementeriak Bizkaiko ahaldun nagusiaren kargua, Jose Luis Bilbao ordezkatuz. Bizkaiko herrialdea zatitzen duten lau hauteskunde barrutietatik Busturia-Uribeko zerrendaburua izango da mundakarra datozen hauteskundeetan.
Hogei urte beteko dira Rementeria arlo politikoan murgildu zenetik. 1999. urtean independente modura sartu zen Mundakako EAJren zerrendan. Hautagaiak adierazi duenez, esperientzia horietan guztietan ikasitakoak lagundu dio ahaldun nagusi izaten. «Eskarmentuak lagundu egiten du erabakiak hartu behar dituzunean. Denetatik ikasten da».
Etorkizunera begira, onena beti bidean datorrela eta egiteko asko geratzen dela nabarmendu nahi izan du.