Lekeitiarrek eguraldi onagaz ospatu dute aurtengo Katu Baltz eguna
Danontzat dendak jaso du erakusleiho onenaren saria. Herritarrek herritarrentzako egindako jaia dela azpimarratu dute. Ateak zabalik dituztela esan dute antolatzaileekEuria meatxua bazen ere, azkenean eguraldi onagaz ospatu zuten zapatuan Katu Baltz eg...
Danontzat dendak jaso du erakusleiho onenaren saria. Herritarrek herritarrentzako egindako jaia dela azpimarratu dute. Ateak zabalik dituztela esan dute antolatzaileek
Euria meatxua bazen ere, azkenean eguraldi onagaz ospatu zuten zapatuan Katu Baltz eguna lekeitiarrek. 11:30ean herritar gutxi batzuk zeuden Eskolapean, baina 12:00etarako jendetza batzen hasi zen. Katu eta sorginen mozorroak izan ziren nagusi, eta ume zein nagusiek aurpegiak margotzen zituzten bitartean, beste batzuek pintxoak jan zituzten.12:00etan puntuan irakurri zuten pregoia, eta Katu Baltz Eguna herritarrek herritarrentzako egindako jaia dela aldarrikatu zuten. «Denon artean osatzen dugun jaia da». Eta eguneko ekintza guztiak errepasatu eta gero, datozen urteetan Katu Baltz jaia antolatzeko herritar guztiek ateak zabalik dituztela esan zuten. «Gazte edo nagusi izan, jende ekintzailea behar dugu, lan egiteko edota ideia berriak emateko prest dagoena. Gure esku dago Katu Baltz jaiak urteak betetzen jarraitzea».
Ostean, kalejira egin zuten, Lekitto Musika Bandak lagunduta. Eta zelan ez, erakusleiho onenaren saria ere eman zuten. Herrian zehar osteratxoa egin eta gero, Danontzat dendaren aurrean gelditu ziren musikariak. Ezustean harrapatu zuten dendan lanean zegoen Idoia Albonigamayor. Maria Talako eskulan tailerrekoek egindako eskulana pozarren jaso zuen, baina erakusleihoa apaindu duena Agurtzane Eskribano izan dela azaldu zuen. «Meritua berarena da». Eskulana jasotzeaz gain, asteburu pasa bat ere irabazi dute.
Saria banatuta, denak Eskolapera itzuli ziren musikaz lagunduta, jai giroagaz jarraitzeko, eta photocall-a ere jarri zuten Euskaldun Berrien Txokoan, nahi zuten guztiek argazkia atera ahal izateko.
Bazkaltzeko tartea eginda, arratsaldean jarraitu zuen jaiak. Antzerkia, txokolatea eta dantzak ere eduki zituzten txiki eta nagusiek, eguna gozatzeko. Eta Uztai taldearen doinuekin eman zioten amaiera jaiari.