Giro ezin hobean ospatu dute metalzaleek Halloween Metal Fest
Antolatzaileek zehaztu dutenez, 250 pertsona inguru hurreratu ziren zapatu gauean Bermeoko Kafe Antzokira; agertokira igo ziren lau taldeen kontzertuekin «oso gustura» geratu diraHalloween Metal Festagaz «oso pozik» geratu dira Spookypheria Product...
Antolatzaileek zehaztu dutenez, 250 pertsona inguru hurreratu ziren zapatu gauean Bermeoko Kafe Antzokira; agertokira igo ziren lau taldeen kontzertuekin «oso gustura» geratu dira
Halloween Metal Festagaz «oso pozik» geratu dira Spookypheria Productions kultur elkarteko antolatzaileak. Azaldu dutenez, 250 pertsona inguru hurreratu ziren zapatu gauean BermeokoKafe Antzokira, metal kontzertuez gozatzera.Lau taldeek eskainitako kontzertuekin ere oso gustura azaldu dira antolatzaileak. Etorkizun Beltzak, Morphiumek, Vhaldemarrek eta Rise to Fallek Kafe Antzokian eskainitako zuzeneko ikuskizuna izugarria izan zela azpimarratu dute antolatzaileek, eta ikusleek metal kontzertuekin gau ederra igaro zutela adierazi dute. «Gau polita izan zen, eta kontzertuak entzutera hurbildu zirenen artean giro ezin hobea sortu zen».
Elkarteak jaialdia antolatzen duen hamaikagarren aldia izan da aurtengoa. 2008an ospatu zuten lehenengoa, eta urteak igaro ahala bai bermeotarren eta bai inguruko metalzaleen artean ere erreferente bilakatu da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Bizkaia osotik ez eze, urte batzuetan Gipuzkoatik ere bertaratu izan dira zaleak metalaren estilo desberdinak biltzen dituen jaialdiaz gozatu ahal izateko.
Estiloen aniztasuna
Metalaren barruan aniztasuna bilatzea da antolatzaileek jaialdia prestatzerakoan edukitzen duten erronka nagusienetako bat. Metalak hainbat azpigenero biltzen ditu, eta denetariko taldeak eta estiloak ekartzen ahalegintzen dira urterik urte Spookypheria Productionsekoak, modu horretara publiko zabalagoa erakartzeko: «Taldeen estiloen aldetik aniztasuna bilatzen dugu, jende guztiarentzako gustuko jaialdi bat antolatzeko. Hori lortzea ez dela erraza izaten nabarmendu dute antolatzaileek. «Metala jotzen duten talde bikainen aukera zabala dago, baina toki askotan jotzeko eskaintzak izaten dituzte».