Beldurrezko eta fantasiazko film laburren emanaldia egingo dute
Filmazpit euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programaren baitan, beldurrezko eta fantasiazko film laburrak ikusteko aukera egongo da bi- har, Bermeon. Udalak zehaztu duenez, Nestor Basterretxea zinema aretoan 19:30ean hasiko da emanaldia.Ekimen...
Ekimenean, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko 23. Zinema Asteko film laburren bilduma ikusi ahal izango da. Sei ekoizpen proiektatuko dituzte ingelesez eta norvegieraz, euskarazko azpitituluekin. Iragarri dutenez, emanaldiaren iraupena 70 minutukoa izango da.
Emanaldian ikusgai egongo diren filmen zerrenda zehaztu dute: Defeated, Saw Misgivings, Posthuman, The cabin, Saving the human race eta Dr. Professor’s thesis on evil.
Lan interesgarriak
Filmazpit programa Donostia Kulturak kudeatzen du Donostiako Zinemaldiaren, Euskadiko Filmategiaren eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzagaz. Bizkai, Araba eta Gipuzkoa mailako eta handik kanpoko hainbat zinemalditan jorratzen dituzten gaiengatik interesgarriak diren filmak hautatzen ditu, euskaraz azpititulatu eta katalogoan sartzeko.
Bermeoko Udalak jakitera eman duenez, sarrera doakoa izango da, eta herritar guztiak animatu ditu filmen emanaldira joan daitezen.