Ondarroa Arraun Elkarteak emakumezkoen trainerua osatzeko asmoa agertu du
Elkarteak duen neska kopurua ikusita, proiektua aurrera eramateko lehenengo pausoak ematen hasi dira. Nagore Osorok eta June Aranbarrik izango lukete taldea entrenatzeko arduraOndarroa Arraun Elkarteak sare sozialen bidez jakitera eman duenez, emakumez...
Elkarteak duen neska kopurua ikusita, proiektua aurrera eramateko lehenengo pausoak ematen hasi dira. Nagore Osorok eta June Aranbarrik izango lukete taldea entrenatzeko ardura
Ondarroa Arraun Elkarteak sare sozialen bidez jakitera eman duenez, emakumezkoen traineru propioa uretaratzeko saiakera egingo du. Erabakia, hain zuzen, elkarteak duen neska kopurua ikusita hartu dute. «Ondarroaren izena han-hemenka zabalduko duen emakumezkoen trainerua uretaratzeko saiakera egingo dugula adierazi nahi dizuegu. Lortuko dugun edo ez, denborak esango digu, baina hau aurrera eramateko lanean hasita gaudela adierazi nahi dizuegu. Guztion artean proiektu garrantzitsu eta historiko hau aurrera aterako dugulakoan gaude, pausoak finkatuz».Azkenengo bi urteetan Lekeitioko Isuntza Arraun Elkarteagaz elkarlanean emakumeekin osaturiko Lea-Artibai trainerua uretaratu dute ondarrutarrek; arraunlariek zein elkarteak esperientzia oso positiboki baloratzen dutela agertu dute. «Isuntzari eskerrak eman nahi dizkiogu izandako jarreragatik. Orain arte gure alboan izan ditugun lekeitiarrei onena opa diegu, eta espero dugu uretan elkarren aurka aritzeko aukera edukitzea».
Esperientzia handia
Ondarroako taldeak, gainera, Cikautxoren babesa ere eskertu nahi izan du; «bera gabe ezinezkoa izango litzateke Lea-Artibai proiektua aurrera eramatea». Egitasmoa gauzatzeko lanean ariko diren entrenatzaileak ere ezagutzera eman dituzte. Nagore Osoro Larrañaga eta June Aranbarri Gomez izango dira ardura hori edukiko dutenak. «Nagorek eta Junek arraun munduan daukaten esperientzia lagungarri izango delakoan gaude talde gaztea aurrera ateratzeko».