Datorren urteko udal hauteskundeetara “ilusio handiagaz” aurkeztuko dela adierazi du Asteinzak, eta “herritarrak bere lehentasuna” izango direla nabarmendu nahi izan du. Asteinza Idurre Bidegurenen ordezkoa hartzera dator era horretara.
Argazkia: EH Bildu
Horren harira, Asteinzak bere helburua “bermeotarren beharrizanei erantzuna ematea” dela azaldu du, modu horretara “EH Bilduk azken urteetan Bermeoko Udalean egindako lanari jarraipena emanez”.
Azpimarratu duenez, “parte hartze dinamiketatik proiektu berriak eta erakargarriak bultzatu nahi ditu”, eta, aldi berean, “herriko etorkizun sozio-ekonomikoa landu”. Bermeo “herri euskalduna, berdintasunean oinarritutakoa eta bizitzeko, lan egiteko eta bisitatzeko erakargarria izateko” gogor lan egingo duela aldarrikatu du alkategaiak.
Hezkuntza eta arlo sozialak. Asteinza, 51 urterekin, Informatikan lizentziaduna da eta Irakaskuntzako Gaitasun Ziurtagiria, Microsoft Trainer ziurtagiria eta Europako Zuzendaritzako Eskola Maila Masterra ditu.
Horrez gain Gurutzetako ospitalean sortutako La cuadri del hospi’Gobernuz Kanpoko Erakundearen sortzaileetako bat izan da, eta Eutsi Gogor Ibontxu herri mugimenduaren aitzindaria.
“Bermeoko herriak laguntza handia eman digu niri eta nire familiari, eta nik herriari laguntza hori bueltatu nahi diot herritarren alde lan eginez”, adierazi du alkategaiak.