Beste urte batez, milla herrikoia hartu du gaur Gernika-Lumok. Aurten lehen aldiz, herrigunetik kanpo,
Mestikabaso kalean egin dute korrika 550 parte hartzaile inguruk.
Eskola umeen artean ezaguna den lasterketan ehunka izan dira aurten ere korrika ibili direnak. Korrikalariez gain, hainbat gazte eta nagusi bildu ditu lasterketak Lurgorri auzoan.
Aterri hasi dute arratsaldea, baina korrikalari eta lasterketak igaro ahala, eguna ilundu eta euria egin du.
Lau mailatan banatu dituzte partaideak. 16:00etan kokatu da umeen lehen taldea hasiera lerroan, eta zegozkien zirkuitua bukatuta, domina bana hartu dute eskola umeek. Ikasketetxeetako neska-mutilen lasterketak gutxi gorabehera 35 izan dira.
Gaztetxoenak hasi dira, beraz, distantzia laburreko zirkuituan korrika eginez.
Atletismoa herritarrengana hurbiltzea helburu duen jaia, berriz, nagusien lasterketekin bukatu da. Kategoria nagusienetako lehenengo neskentzat eta mutilentzat kopak egon dira, eta beterano eta senior kategorietako irabazleek sari bereziak jaso dituzte.
Gernika Atletismo taldeak antolatu du arratsaldea atletismoz bete duen ekimena. Apurka-apurka Gernikako
Millak indarra hartzea gura dute antolatzaileek, eta urteen joanagaz lortuko dutela uste dute, “betiere gazteen eta eskolarteko milla herrikoia izateak dakarren esentzia galdu barik”.