Zumba jaialdia egingo dute Angelman sindromearen alde
Domekan Zumba masterclass jaialda egingo dute laugarrenez Mutrikuko kiroldegian. Ekimena solidarioa izango da, eta batzen dena Angelman Sindromearen Elkartera bideratuko dute.Umeei zein helduei zuzendutako saioak egingo dituzte zumba munduko profesiona...
Umeei zein helduei zuzendutako saioak egingo dituzte zumba munduko profesional onenen eskutik. Horien artean egongo dira Unai eta Iraitz Centeno mutrikuarrak eta Itziar Ormaetxea markina-xemeindarra. Eurekin batera, Marta Formoso, Virginia Escamez, Oliber Nestar, Maykel Rodriguez, Ainhoa Amas, Isabel Jaso, Orreaga Vazquez, Maite Pikabea eta Raquel &Ana Garciak kiroldegira gerturatzen direnak dantzan ipiniko dituzte. Jaialdia 11:00etan hasiko da Zumba kids ekimenarekin. 11:30etik 13:30era nagusiagoen txanda izango da.
Ikerketa taldeari laguntza
Ekimen solidarioan parte hartu nahi dutenek sarrerak aurretiaz erosi ahalko dituzte Maneiro mertzerian edo kiroldegian. Sarrerak domekan bertan erosteko aukera ere egongo da kiroldegiko leihatilan.
Elkarteko kideek nabarmendu dutenez, estreinako, gaixotasuna ikertzen ari den taldeko Juanma Ramirez etorriko da jaialdira. «Elkartean jasotzen dugun dirua ikerketara bideratzen dugu, eta garrantzitsua iruditu zaigu ikerlari taldeko bat bertan edukitzea. Zer egiten ari diren eta ikerketa zelan doan azalduko digu».