Lau lagun ospitalera eraman dituzte, sute batean kea arnastegatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, sutea piztu zen Gernika-Lumoko Nafarroa Behera kaleko 12. atarian atzo 01:30ak inguruan, eta suhiltzaileak bertaratu ziren; 02:00ak aldera, sua itzaltzea lortu zuten.Sutearen ondorioz, eraikinaren...
Sutearen ondorioz, eraikinaren zati bat bakarrik hustu behar izan zuten; «ez da beharrezkoa izan eraikineko etxebizitza denetatik bizilagunak ateraraztea», azpimarratu dute. Kaltetutako etxebizitzako lau lagunak artatu behar izan zituztela nabarmendu dute ertzainek. Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zituzten kea arnasteagatik.