Halloween Metal Fest jaialdia ospatuko dute zapatuan

Bermeon azken urteetan ohitura handia hartu duen Halloween Metal Fest musika jaialdia beste urte batez ospatuko dute zapatuan. Kafe Antzokian eskainiko dituzte kontzertuak, 21:00etatik aurrera.

Heavy Metalaren jaialdia egiten duten hamaikagarren aldia izango da. Bermeoko Spookypheria Productions kultur elkarteak antolatutako ekimena da, udalaren laguntzagaz batera.

Hurbiltzen direnek metal doinuekin burua astinduz ibiltzeko aukera edukiko dute jaialdian parte hartuko duten lau taldeekin batera: Etorkizun Beltza, Morphium, Vhaldemar eta Rise to Fall taldeekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek.

Kontzertuen ostean, Halloween Metal videojukebox ekitaldiari hasiera emango diote. Bertan, metal musikagaz gozatzeko aukera egongo da 06:00ak arte; zozketak prestatuko dituzte eta ezustekoz beteriko gau bat bizitzeko aukera eskainiko dute.

Sarrerei dagokienez, aurretiaz erosita jaialdiaren sarrera 11 eurokoa da. Leihatilan erosiz gero, 13 euro ordaindu beharko dira. Bermeoko Kafe Antzokian eta Luma liburu dendan, Gernikako Ospa tabernan, Mungiako Herriko Tabernan eta Bilboko Gothic Zonen eskuratu ahal dira sarrerak. Sarean ere erosi daitezke, bermeokokafeantzokia.com webgunean.
Ez dago iruzkinik

Send this to friend