Erroak Loran egunerako txartelak salgai daude udaletxean
Azaroa kultur ekitaldiz lepo dator Berriatura, eta hilaren 24an ospatuko dute V. Erroak Loran Eguna.Berriatuarren egun handirako dena prest izateko lanetan ari dira, eta aurten ere kantaldia, bazkaria eta erromeria egingo dituztela aurreratu dute.Mendi...
Berriatuarren egun handirako dena prest izateko lanetan ari dira, eta aurten ere kantaldia, bazkaria eta erromeria egingo dituztela aurreratu dute.
Mendibarren frontoian egingo duten herri bazkarirako txartelak udaletxean eskuratu behar dira. Atzotik daukate herritarrek horiek eskuratzeko aukera, eta hilaren 23ra arteko epea egongo da horretarako.