Eguenetan pilotan jokatzeko aukera dago Pasealekuan
Eguenetan Gernika-Lumoko Pasealekuko frontoian pilotan jokatzeko aukera daukate herriko ume zein gazteek.Uztailean Pasealekuko frontoia konpontzen hasi ziren, pilota herritarrei hurbiltzeko asmoagaz, eta, orain, bertan jokatzeko aukera egongo da eguene...
Uztailean Pasealekuko frontoia konpontzen hasi ziren, pilota herritarrei hurbiltzeko asmoagaz, eta, orain, bertan jokatzeko aukera egongo da eguenetan. Frontisa margoztu eta zorua egokitu dute, «pilotagaz jokatzeko leku aproposa sortzeko asmoz».
Arkupe pilota taldeak bultzatuta, 2005etik 2012ra bitartean jaiotako gazteek izango dute pilotan aritzeko aukera.
17:00etatik 19:00etara bitartekoa izango da eguenetako hitzordua, eta tarte horretan parte hartzera animatzen direnak pertsona arduradun baten zaintzapean egongo direla jakinarazi dute arduradunek. Gainera, edonor hurbildu daitekeela azaldu dute, «herriko edozein ume zein gaztentzat zabalik dagoen ekintza bat delako».
1979an Pasealekuko frontoian sortu zen Arkupe Pilota Taldea, eta handik hartu zuen izena taldeak. Hala, pilota kalera aterata, Pasealekuari bestelako giro eta bizitasuna eman nahi diote.
Raimundo Oar Arteta Arkupe Taldeko lehendakariak herrian oraindik pilotara jokatzen dela erakutsi nahi du: «Santanape jendearentzat urrun geratzen da, eta pilota ikusteko bertara joan behar da. Hau, berriz, jendeak ikusteko eta herritarrak hurbiltzeko leku aproposa da».