«Bertokoa» kontsumitzeko, Indaba Eguna ospatuko dute etzi, Ean

Indaba Eguna ospatuko dute zapatuan, Ean, eta ekimenagaz «bertoko» produktuak kontsumitzera bultzatu nahi dituzte herritarrak.

Inguruko produktuen erakusketa egingo dute plazan, eta salmenta lanetan ere arituko dira Alex Zubiagaz. Bedarokela banaketa egingo dute, eta Madariagako tomateak erakutsiko dituzte. Ostean, indaba jana egingo dute Eskoikiz Jatetxean eta Faikonean. Herria musikaz alaitzeaz arduratuko da Eingo taldea.

Indaba janera joan nahi dutenek aurretiaz deitu beharko dute ondorengo telefono zenbakira: 630 17 59 11.
Ez dago iruzkinik

Send this to friend