Azaro Fest jaia hartuko du Berriatuko plazak, bihar arratsaldean

Garagardo jaia hutsik egin barik dator aurten ere Berriatura. Azaro Fest jaia bihar egingo dute, 18:30etik aurrera. Plazara bertaratzen direnek eskaintza zabala aurkituko dute beste urte batez.

Artisau eran ekoitzitako garagardoak dastatzeko aukera edukiko dute herritarrek. Urtero legez, hainbat motatako garagardoak egongo dira, eta txerrikiak erreburdinan egingo dituzte.

22:00etan hasita, zesta-punta txapelketako finalaurrekoak lehiatuko dituzte Mendibarren frontoian.
Ez dago iruzkinik

Send this to friend