Ondarroako 'Tonino Segundo' ontzia ia hondoratu egin da
Atzo goizaldean ia hondoratu egin zen Ondarroako Tonino Segundo arrantzontzia. Gertaera Ondarroako portuan bertan izan zen, eta ez zen zauriturik egon.Larrialdi zerbitzuek jakitera eman zutenez, gertaeraren berri 06:00ak inguruan eman zieten Egidazu ka...
Larrialdi zerbitzuek jakitera eman zutenez, gertaeraren berri 06:00ak inguruan eman zieten Egidazu kaia portuko arduradunek. Tonino Segundo ontzia ordu horretan Ondarroako portuan lotuta zegoen, eta ura sartzen hasi zela jakitera eman zuten larrialdi zerbitzuek. «Daukagun datuen arabera, ontzia motorraren aldetik hondoratzen hasi da. Hau da, gehien pisatzen duen aldetik». Antza denez, motorraren torlojuren bat erdi solte zegoen, eta handik hasi zen ura ontzira sartzen.
Ontzira ur asko ari zela sartzen jabetuta, suhiltzaileen laguntza ere behar izan zuten ura ontzitik atera eta ez hondoratzeko. Armadoreak eta marinelek ere ura ateratzen lagundu zuten. Armadoreak HITZAri jakinarazi zionez, mota horretako istripuak arruntak izaten dira.
Atzo eguerdian ontzia ontziolara eramateko asmoa zuten, zer kalte jasan dituen ikusteko.