Busturialdeko Dantzari Egunak 200 bat lagun batuko ditu Mundakan
Gernika, Busturia, Gautegiz Arteaga, Bermeo, Ajangiz, Forua, Bakio eta Mundakako nagusiek dantza ekitaldia egingo dute. Dantzekin bukatuta, afarian eta erromerian bilduko diraGautegiz Arteagari lekukoa hartuta iritsiko da Busturialdeko Nagusien Dantzar...
Gernika, Busturia, Gautegiz Arteaga, Bermeo, Ajangiz, Forua, Bakio eta Mundakako nagusiek dantza ekitaldia egingo dute. Dantzekin bukatuta, afarian eta erromerian bilduko dira
Gautegiz Arteagari lekukoa hartuta iritsiko da Busturialdeko Nagusien Dantzari Eguna Mundakara. Zapatuan elkartuko dira inguruko herrietako 200 bat dantzari kostaldeko herrian.19:30ean jarri dute hitzordua Isla Kale kiroldegian. Ordu horretan hasiko dute ekitaldia; neskek egingo dute dantza lehenengo, Agurragaz hasita. Ostean Boastitzea dantzatuko dute.
Mutilen txanda izango da ondoren: Dantzari dantzaren lau dantza, Agintariena, Ezpata joko nagusia, Launango eta Txotxongilo dantzatuko dituzte. Horren ostean, berriz ere, neskek hartuko dute protagonismoa, Ibarzabalgo Arku dantzagaz. Talde bakoitzak aukeratutako dantza dantzatuko du ostean, eta guztiek elkarregaz egingo duten Pitx dantzagaz emango dute bukatutzat emanaldia.
Ekitaldia amaituta, leku berean geratuko dira, bertan elkartuko baitira afaritan eta erromerian.
Nagusiek zapatuan egingo duten modura egin zuten eskualdeko dantzari txikiek ekainean. Orduan ere Mundakan elkartu ziren; hamaika dantza talde eta 400 lagun inguru. Busturialdeko hango eta hemengo herritarrak batu zituen dantzari txikien egunak: Mundakako Gaztezar eta Egunsenti, Busturiko Irrintzi Alai, Bermeoko Alkartasuna, Gernika-Lumoko Elai-Alai, Gautegiz Arteagako Artie, Ajangizko Artxube, Foruko Urdaibai, Ibarrangeluko Lorea, Ibarruriko Baso Txoritxu eta Bakioko Itsas-alde taldeetako kideek egin zuten dantzan.