Mutrikuri buruzko hiru erreportaje emango dituzte 'Aqui la tierra'-n
Mutrikuko Udalak jakitera eman duenez, Espainiako TVE 1 katekoek hiru erreportaje grabatu dituzte Mutrikun. Eta erreportaje horiek domekatik barikura bitartean emititzen den Aqui la tierra saioan emango dituzte; saioa 20:30ean hasiko da.Lehenengo errep...
Lehenengo erreportajea gaur ikusi ahalko da. Horretan Mutrikuk itsasoarekin eduki duen eta daukan lotura jorratuko dute. «Gaurkoan, Elenita Berria arrantzontzia izango da protagonista», adierazi dute. Bigarren erreportajea, aldiz, azaroaren 12an ikusi ahalko da, eta Mutriku eta kontserbak landuko dituzte. «Yurrita kontserbak enpresa agertuko da». Hirugarren eta azkenengo erreportajea, berriz, azaroaren 19an emitituko dute: Mutrikuk zesta-puntarekin daukan lotura landu dute. «Julian Ulazia zestagilea izango da protagonista».