Josten eta plantxatzen ikasteko ikastaroa emango dute
Mutrikuko Udalak antolatuta, Zabiel Eskulan Taldeak josten eta plantxatzen ikasteko ikastaroa emango du. Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaroa urtarrilean eta otsailean izango da. Interesatuek, baina, azaroaren 12tik abenduaren 14ra bitartean izen...
Astean bi saio izango badira ere, ikastaroa zein egunetan eta zein ordutan eman izena ematen dutenen artean adostuko dutela aurreratu dute. Mutrikuko udal iturriek gogorarazi dutenez, ikastaroa, bereziki, herriko gizonei zuzenduta dago, eta gehienez ere hamar pertsonako taldea osatuko da.