Gabon postal eta olerki lehiaketa jarri dute martxan Foruan

Foruko J.M. Torrealdai Kultur Etxeak egitarau oparoa prestatu du azaro eta abendurako. Hainbat ekintzen artean dago, esaterako, Gabon postal eta olerki lehiaketa.

3 urtetik aurrerako lagunek parte hartu ahalko dute aipatu lehiaketan. Kategoria ezberdinetan banatuta parte hartuko dute: batetik, 3 eta 5 urte bitartekoak izango dira eta horiek postal lehiaketan parte hartu ahalko dute; bestetik, 6 eta 12 urte artekoak egongo dira, eta horiek ere lehiaketa berean parte hartuko dute. 13 urtetik gorakoek, aldiz, postal lehiaketan zein olerki lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute.
Kategoria batekoek zein bestekoek gai bera izango dute: Gabonak. Gainera, guztiek aurkeztu beharko dituzte beraien lanak azaroaren 22a orduko.

Lanak udaletxean aurkeztu beharko dituzte goizez egin nahi dutenek, eta, arratsaldeetan egin nahi dutenek, berriz, J.M. Torrealdai Kuktur Etxean egin beharko dute.

Kultur Etxetik jakitera eman dutenez, irabazleen lanak herritarrak zoriontzeko erabiliko dituzte. Hala, irabazleen saria zein izango den ere aurreratu dute: irabazleek Gaubeka libururdendan erosteko bonua jasoko dute.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend