Eleanna Christinaki jokalari greziarra fitxatu du Lointek Gernika Bizkaiak

Klubak taldea indartzeko asmoz egin du fitxaketa. Greziarra dagoeneko Gernika-Lumon da, eta Zamorara bidaiatuko du biharko Ligako partiduan debutatzeko. Lointek Gernika Bizkaiak Quesos El Pastor-en kontra jokatuko du, 19:30etik aurrera (5. jardunaldia).

Klubak gaur jakitera eman du fitxaketa, eta bere ekarpenari esker, eskolta eta hegaleko posizioetan “intentsitate gehiago” izango dutela adierazi dute arduradunek.

Jokalari gazteak Munduko Kopan esperientzia dauka, eta adituen ustez, orain arte moduan segituz gero, Greziako selekzioaren jokalari garrantzitsuenetako bat izango da hamarkada honetan. Tenerifen lehiatutako Munduko Kopan, batez beste 4,5 puntu eta errebote lortu zituen hamar minutuko batezbestekoan jokatuta.

Atenaseko jokalariak 21 urte ditu (184 zm). AEBtako unibertsitateetan ikasi du, eta bertako taldeetan jokatu du. Orain dela bi urte Floridan egin zituen hastapenak, eta ondoren, Maryland-eko taldean jokatu du. Maryland Christinaki taldean, 22 partidutan, batezbesteko 11,8 puntu eta 4,6 errebote lortu zituen.

Orain, Europako saskibaloi profesionalera jausia ematea erabaki du. Mario Lopez Lointek Gernika Bizkaiaren entrenatzailearen berbetan, jokalariaren etorrerak taldeari “energia asko” eman beharko lioke. “Nortasun handiko jokalaria da, eta kanpoaldeko posizioetatik errebotean asko eman diezaiguke. Eskolta eta hegaleko moduan jokatu dezake, eta hiruko jaurtiketetan ere ondo moldatzen da”.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend