Kooperatibek ere Euskaraldiagaz bat egin dute
Lea-Artibaiko kooperatiben Euskara Batzordeko kideek ere Euskaraldiagaz bat egin dute. Eta hori adierazteko, agerraldia egin zuten atzo, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Miren Berasategik eta Ibon Ibarzabalek (Eika), Yanoba Mariezkurrenak eta Iña...
Lea-Artibaiko kooperatiben Euskara Batzordeko kideek ere Euskaraldiagaz bat egin dute. Eta hori adierazteko, agerraldia egin zuten atzo, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Miren Berasategik eta Ibon Ibarzabalek (Eika), Yanoba Mariezkurrenak eta Iñaki Liebanak (Azaro fundazioa), Igor Badiolak eta Rafa Etcheverryk (Kide), Ramon Mendigurenek eta Gotzon Juaristik (Cikautxo), Toni Azpiazuk (Fagor Arrasate) eta Eneko Arratek (Herribixi) parte hartu zuten agerraldian. Azpimarratu dutenez, Lea-Artibaiko kooperatiben Euskara Batzordea aspalditik dago martxan. «Hiruhiletik behin batzen gara; urtean lau bider». Bilera horietan kooperatiba bakoitzak euskararen alorrean egiten duena partekatu, ikasitakoak elkarbanatu eta praktika onak bateratzen dituztela azaldu zuten.