'Bizkairezikla' tresna digitalak edukiontziei buruzko zalantzak argitzen ditu
Bizkairezikla tresna digitala martxan jarri du Garbikerrek. Honen bidez, hondakin mota bakoitza zein edukiontzitan jarri behar den zehazten da.www.garbiker.bizkaia.eus webgunean dago Bizkairezikla. 6.000 hondakin mota baino gehiago sailkatu dituzte hem...
www.garbiker.bizkaia.eus webgunean dago Bizkairezikla. 6.000 hondakin mota baino gehiago sailkatu dituzte hemeretzi kategoriatan. Besteren artean, honako kategoriak zehaztu dituzte: elikadura, brikolajea, elektronika eta etxetresna elektrikoak, ontziak, higienea, argiteria, informatika eta telefonia, jostailuak, eskolako eta bulegoko materiala, altzariak, ibilgailuak, pilak eta bateriak, ehunak eta garbiketa materialak.
Herriz herriko informazioa
Herri bakoitzean dauden edukiontzi motak ere biltzen ditu. Horretarako, helbidea eta posta kodea sartu behar dira. Erabiltzailea bizi den herritik hurbilen dagoen garbigunearen geolokalizazio sistema ere badu. Hala, udalerriek hondakinen kudeaketa hobetu eta ingurumena zaintzeko abiarazten dituzten ekimenen berri ematen du.
Web orriak herritarrak kontzientziatzea lortu nahi du, hondakinen etxeko kudeaketa hobetzeko jarraibide eta gomendioen bidez. Hondakinen birziklapenari eta kudeaketa sistemari buruzko informazio dena biltzen du. Esaterako, hondakinak edukiontzietan utzi ostean haiekin zer egiten den azaltzen du.