Zoladura lanak egiten ari da Gernika-Lumoko Udala Lorategietan eta Goikoibarra kalean

Hasi dituzte dagoenerako Gernika-Lumoko Goikoibarra kaleko eta Lorategieta inguruko zorua hobetzeko zoladura lanak. Horiek burutzeaz gain, bide seinale horizontalak ere margotuko dituztela jakinarazi du Gernika-Lumoko Udalak.

Gernika-Lumoko bi leku horietan egiten ari diren lanak bukatu eta gero, San Fidel Ikastolatik San Juan kalera doan bidea ere asfaltatuko dutela adierazi du udalak. Santa Luziko 46. zenbakitik 48. zenbakira arteko bidea ere asfaltatuko dute, bai eta, Goikoibarra eremu industrialeko 16. zenbakitik 33. zenbakira doan bidea ere. Obra hauek burutzeko 102.380 euroko aurrekontua aurreikusi dute.

Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkatearen berbetan, “kale eta bide segurtasuna asko hobetzeko beharrezkoak dira lanok”. Dagoeneko, martxan daude baita ere, Uharte kaleko zorua egonkortzeko lanak.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend