Itxura berritua dauka Muxikako San Roman auzoko zelaiak

San Roman auzoan, iriste erraztasuna hobetuz zenbait hobekuntza lan egin ditu Muxikako Udalak. Baselizara joateko bidexka bat egin dute. Halaber, aparkalekuak jarri dituzte, tartean, elbarrituentzako lekua zehaztu dute.

san roman auzoa

San Roman auzoko zabu berriak

Horrekin batera, aisialdirako eremua berritu dute. Zehatz esateko, umeen jolas parkean zeuden zabuak zaharkituta geratu zirenez, zabu berriak jarri dituzte, eta parkearen lurzorua egokitu dute. Atseden hartzeko lau gune ere bereiztu dituzte egurrezko mahaiekin eta jarlekuekin.

sanromanen

San Romaneko baselizara doan bidexka eta aparkaleku berria.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend