‘Bizkairezikla’ tresna digilatak edukiontziei buruzko zalantzak argitzen ditu

Bizkairezikla tresna digitala martxan jarri du Garbikerrek. Honen bidez, hondakin mota bakoitza zein edukiontzitan jarri behar den zehazten da. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunek esan dutenez, kezka hori izaten da erabiltzaileek izaten duten arazo nagusia.

bilaketa

Bilaketa modu errazean egitea ahalbidetzen du.

www.garbiker.bizkaia.eus webgunean dago Bizkairezikla. 6.000 hondakin mota baino gehiago sailkatu dituzte hemeretzi kategoriatan. Besteren artean, honako kategoriak zehaztu dituzte: elikadura, brikolajea, elektronika eta etxetresna elektrikoak, ontziak, higienea, argiteria, informatika eta telefonia, jostailuak, eskolako eta bulegoko materiala, altzariak, ibilgailuak, pilak eta bateriak, ehunak eta garbiketa materialak.

Herriz herriko informazioa

Herri bakoitzean dauden edukiontzi motak ere biltzen ditu. Horretarako, helbidea eta posta kodea sartu behar dira. Erabiltzailea bizi den herritik hurbilen dagoen garbigunearen geolokalizazio sistema ere ezarri dute.

Horrekin batera, Bizkaiko udalerriek hondakin-kudeaketa hobetu eta ingurumena zaintzeko abiarazten dituzten ekimenen berri ere ematen du.

Garbikerren web orriak herritarrak kontzientziatzea lortu nahi du, hondakinen etxeko kudeaketa hobetzeko jarraibide eta gomendioen bitartez. Horretaz gain, beste zerbitzu batzuk eskaintzen dizkie erabiltzaileei, besteak beste, erabiltzailea bizi den herritik hurbilen dagoen garbigunearen geolokalizazio sistema. Bestalde, Bizkaiko hondakinen birziklapenari eta kudeaketa-sistemari buruzko informazio guztia biltzen du. Esaterako, hondakinak dagozkien edukiontzietan utzi ondoren haiekin zer egiten den azaltzen du.

Elena Unzueta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatuaren berbetan, webgune berri honek Bizkaiko hondakinen kudeaketari buruzko informazioa guztia “zentralizatzen” du, eta kudeaketa sistemaren ikuspegi orokorra eskaintzen du. “Herritarrentzat guztiz erabilgarriak diren tresnak ditu, eta tresna nagusia da Bizkairezikla. Hobeto eta gehiago birziklatzen lagunduko digula uste dugu”.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend