5.607 eurotan saldu dute Galarretako Azkarra Gaztandegiaren gazta

Urriko Lehen Asteleheneko gazta gozoena, epaimahaiaren arabera, Galarretako (Araba) Azkarra izan da. Gazta onenaren prezioak, iazkoarekin alderatuta, behera egin du aurten. 5.607 euro ordainduta erosi du Gernika-Lumoko Xaibor diskofestak gazta erdia.

Azurmendi, Xaibor eta Markogaz.

Azurmendi, Xaibor eta Markogaz.

Bestetik, bigarren saria Legazpiko Aitor Mantxola ekoizleak eraman du. Ohikoa den bezala, Jose Antonio Bastegieta Markok-k gidatu du gaztaren enkantea.

[IKUSI HEMEN GAURKO ENKANTEAREN ARGAZKI GALERIA]

Gorka Azurmendi (Gazta onenaren irabazlea): “Gaur irabazi dudan moduko sariekin, aitorpen horiekin, gazta onak egiten jarraitzeko indarrak lortzen dituzu”.

Zer suposatzen du zuretzat lehen saria irabazteak?

Egia esan ez nuen espero, sari bat lortu nuen lehenengo aldia hemen izan zen orain dela zortzi urte. Izugarria izan da Gernikan lehen saria lortzea. Sei urte eman ditut bertan parte hartzen, bigarren edo hirugarren postuan geratzen. Egunen baten irabazteko txanda iritsi behar zen eta gaur heldu da. Hemen irabaztea itzela da niretzako.

Zer da burutik pasa zaizun lehenengo gauza?

Nire aita. Berari esker nago bertan, eta bera izan da burutik pasa zaidan lehenengo gauza. Oso pozik nago.

Zenbat denbora daramazu gaztak egiten? Nola hasi zinen?

Zortzi urte. Nire anaiak ardiak zituen, eta krisiarengatik sartu nintzen lan honetan, beragaz batera. Beti ibili gara txapelketetara aurkezten, eta hainbat sari irabazi ditut: Erromara joan naiz gaztagaz, Ordiziako podiumera igo naiz, urrezko dominak eraman ditut etxera… baina Gernikan irabazten dudan lehenengo aldia da, eta ez nuen hau espero.

Gorka Azurmendi eta Marko

Zein da gazta ona egiteko sekretua?

Egia esan ez daukat inolako sekreturik gazta ona lortu ahal izateko. Amonak hil aurretik esan zidan, egiten duzuna maitasunagaz eginez gero, hori igarri egingo dela. Guk gazta asko egiten ditugu, eta horiekin sari asko irabazi ditugu. Gaur irabazi dudan moduko sariekin, aitorpen horiekin, gazta onak egiten jarraitzeko indarrak lortzen dituzu. Podiumera hiru gazte igo gara, normalena gaztekin 30 urte lanean daramatzenak irabaztea da, baina ikusten da mundu honetara jende gaztea sartzen ari dela, gauzak ondo egiteko ahaleginak eginez, eta niri horrek bete egiten nau.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend