Pentsiodunek euren aldarrikapena kalera aterako dute Urriko Azken Astelehenean

Astelehenero Gernika-Lumoko Udaletxe aurrean batzen dira busturialdeko pentsiodunak. Urriko Lehen Astelehenean, baina, ez dute asteroko geldiune hori burutuko. Hala ere, beraien aldarrikapena kalera aterako dute pankarten bidez. Gaur goizean, pankartak margotzen ibili dira Astran.

Busturialdeko Pentsiodunek beraien borrokagaz jarraitzen dute, eta hori erakutsiko dute Urriko Azken Astelehenean ere. Gernika-Lumon astelehenean batuko den “jende andanagatik” ez dutela geldiunea egingo erabaki dute pentsiodunek. Hala ere, beraien aldarrikapenekin idatzitako pankartak jarriko dituzte udalerriko sarbide guztietan. Pankarten bidez, pentsio duinak nahi dituztela aldarrikatuko dute berriz, eta protesta jendearengana heltzea espero dute.

Urte hasieratik daramate aldarrikapenekin, eta horrela jarraitzeko asmoa daukate eskatutakoa lortu bitartean. Hobekuntza txiki batzuk lortu dituzten arren, eskaerek ia-ia bere horretan jarraitzen dutelako jarraitzen dute borrokan.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend