‘Hunkipuinak: Emozioei buruzko istorioak’ ipuin saioa eskainiko dute bihar Bermeon

Sorgina Txirulina ipuin kontalariak ‘Hunkipuinak: Emozioei buruzko istorioak’ ipuin saioa eta tailerra eskainiko du bihar, Bermeoko Udal Liburutegian, 18:00etan.

Sorgina Txirulinari gehien gustatzen zaizkion bi gauza dira: musika eta ipuinak. Istorio bakoitzak musika estilo bat eta balore bat jorratzen du. Ipuinak zeharkako txirulaz baliatuz kontatzen ditu Sorgina Txirulinak eta bere saioetan baloreak transmititzen dira, eta, era berean, doinu ezberdinak ezagutzeko aukera aparta eskaintzen da.

Ipuin kontalaria lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta edukiera 50 eserlekukoa da. Sarrera dohainik izango dela argitu du Bermeoko Udalak.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend