Euskal Jaian, gorputzei atsedenik eman barik
Berriz ere, Euskal Jaiak hartu du Kanpantxu auzoa. Bederatzigarrenez ospatu zuten zapatuan baserri giroan murgildutako jaia. Dantzekin hasi zuten eguna, abesti sorta bat euskal pausoekin nahastuz. Ostean, poteo ibiltaria egin zuten baserriz baserri. Au...
Berriz ere, Euskal Jaiak hartu du Kanpantxu auzoa. Bederatzigarrenez ospatu zuten zapatuan baserri giroan murgildutako jaia. Dantzekin hasi zuten eguna, abesti sorta bat euskal pausoekin nahastuz. Ostean, poteo ibiltaria egin zuten baserriz baserri. Auzotarrek auzoa biziberritzeko eta baserriak apaintzeko lana hartu zuten. Poteoa bukatuta, herri bazkarian bildu ziren. Arratsaldea gelditu barik igaro zuten, herri kirolekin eta musikagaz gozatuz.