Busturialdeko beste udalerrietan bezala, Euskaraldian parte hartzeko gogotsu daude, eta
atzo eguerdian aurkeztu zuten 11koa.
Muxika, Ibarruri eta Gorozikako 11koa.
Euskaraldiaren ordezkariek gogora ekarri dute oraindik izena eman ez dutenek, Internet bidez (
Euskaraldiaren webgunean) ez eze,
esku orriak bete eta
Zubieta Errotan utzi ahal dituztela. Halaber, izena ematen dutenei
azaroaren 22an (eguena) Zubieta Errotan banatuko dizkiete txapak, 16:00etatik 20:00etara.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra (Euskararen Eguna) egingo duten ariketa sozialerako motorrak berotzen ari dira han eta hemen. Muxika, Ibarruri eta Gorozikako Euskaraldiaren kideek jakitera eman dutenez,
azaroaren 24an (zapatua) ekimenari hasiera emateko
jaia ospatuko dute
Ajuria auzoko txokoan. Bukaerako jaia, berriz, abenduaren 2an (domeka) egingo dute. “Azken urteotan Euskara Egunaren harira zer edo zer antolatu dugu, eta oraingoan ere horrela egingo dugu”.