Segurtasun sailak gaur jakinarazi duenez, Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Gernika-Lumon
eguaztenean, 19:00ak inguruan. Bide segurasunaren aurkako delitua egotzi diote, eta sustantzia estupefazienteen eraginaren menpean gidatzea leporatu diote.
Iturri berberak azaldu duenez, arratsaldean Muxikatik patruilatzen ari zen Ertzaintzako agenteek orain hilabete batzuk
alkoholemia-kontrol batetik ihes egin zuen ibilgailu bat ikusi zuten. Ertzainek ibilgailuko gidariari argien bitartez gelditzeko adierazi ziotenean, “ihes egin zuen”.
Uharte eta San Bartolome kaleak batzen dituen bidegurutzean geratu zuten atxilotua.
Atxilotua
Gernika-Lumorantz abiatu zen orduan, Ertzaintzako ibilgailua atzean zuela. Gidaria udalerritik
“modu arriskutsuan” ihesean zebilela azaldu du Segurtasun sailak, “semaforo gorrietatik igarotzen, baita oinezkoentzako bideetatik eta kontrako norabidean gidatzen”.
Zehaztera eman dutenez, atxilotuaren “gidatze arriskutsuarengatik” herritik zebiltzan gidariak “modu zakar batean geratzera” eraman zituen. Horrez gain, Gernikatik oinez zebiltzan herritar askok atxilotuaren ibilgailua saihesteko “jauzi” egin behar izan zutela azaldu dute.
Gidari “arriskutsu” hori geratu ahal izateko Ertzaintzako
beste hainbat ibilgailu batu ziren. Horrela, atxilotua Uharte eta San Bartolome kaleak batzen dituen bidegurutzean oztopatzea lortu zuten, eta ibilgailua “
geratzera behartu” zuten.
Ertzainek gidaria azpiratu egin behar izan zuten,
“jarrera oldarkorra” erakusten baitzuen, eta “ibilgailutik irtetzeari uko” egin zion. Une horretan atxilotu egin zuten, bide segurtasunaren aurkako delitua eta ertzainen kontrako erasoa egotzita.
Atxiloketagaz batera,
administrazio espedienteak ireki dizkiotela jakinarazi dute, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa iragan gabe izateagatik, sustantzia estupefazienteen eraginaren menpean gidatzeagatik eta partikular bati ibilgailua eskuratutakoan transferentzia ez egiteagatik.